Datorren igandean, ekainak 1, bozkatuko dira Altamirako ekipamenduak hobetzeko parte-hartze prozesuan egindako proposamenak
Botaketan parte-hartu nahi duten Altamirako bizilagunak, 9:00etatik 14:00etara gertura beharko dira Altamira Auzo Elkartera. Ezinbestekoa da NANa aurkeztea.
Duela pare bat hilabete hasitako parte-hartze prozesua bere amaierara iristear dago. Azken hilabetetan, Lezoko Udaletxea eta Altamirako bizilagunak elkarlanean aritu dira Udalak bideratutako 50.000 €-ko partida zertan inbertitu adosteko. Lehenengo bilera martxoaren 29an ospatu zen. Orduan, Udaltxeak eman zuen lehen pausoa eta euren proposamena aurkeztu zieten bizilagunei. Bileran auzotarrek ere euren proposamenak aurkezteko aukera eduki zuten.
Bigarren bilera, apirilaren 12an izan zen. Udalak auzotarrek egindako proposamen guztien bideragarritasuna aztertu eta proposamen bakoitzari zegokion aurrekontua egokitu ondoren. Guztira, 12 proposamen lehenetsi ziren. Oraingoan, Altamirako biztanleen txanda da, beraien esku egongo da porposaturiko bost proiektu hoberenak aukeratzea.
Proposamenak:
- Haurrentzako parkea: 14.000 €
- Haurrentzako 2 parkeak: 28.000 €
- Pareten garbiketa: 9.400 €
- Baranda ezberdinak: 6.300 €
- 10 aulki 5 mahai: 3.200 €
- Haur jolasen lurra: 5.500 €
- Farolak: 10.000 €
- Belarra moztu: 30.000 €
- Zuhaitzak kimatu: 10.000 €
- Mikrobus bat: 30.000 €
- Altzaten zebra bidea eta piboteak: 3.000 €
- Espaloien zuloak: 3.000 €