Sexu-eraso bat salatzeko, elkarretaratzea

Ar, 2014-06-10 17:06

Ostegunean, ekainak 12, egingo da Lezo-Errenteria RENFE tren geltokian

Lezoko Udalak bat egiten du Errenteriako Udalak sexu-eraso bat salatzeko onartu duen Adierazpen Instituzionalarekin. Erasoa larunbata goizaldean gertatu zen, Lezo eta Errenteria lotzen dituen bidean, neska Lezoko festetatik etxera bueltan zihoala. Neskak erasotzaileari aurre egin eta ihes egitea lortu zuen.

Adierazpen Instituzionalarekin batera, Oarsoaldeko lau udalek bat egin dute mugimendu feministak ostegunerako, ekainak 12, deitu duen elkarretaratzearekin. 19:30ean izango da Lezo-Errenteria RENFE tren geltokian

 

Arloa edo saila