Lan guztiak 2014 urtean egingo dira
Ainhoa Zabaloalkateak eta Nahia Mitxelena Altamira Auzo Elkarteko lehendakariak auzotarren botoak zenbatu zituzten atzo arratsaldean. Zenbaketarekin bukatutzar eman da Altamirako auzo-ekipamenduak hobetzeko Lezoko Udalak bideratu duen parte-hartze prozesua.
Berrogeita hamar bizilagunetik gora izan dira botoa eman dutenak. Hamabi proposamenen artean bost lehenetsi behar zituzten, eta honela geratu dira emaitzak:
- Haurrentzako bi parke, 171 bozka.
- Espaloietako zuloak konpontzea, 107 bozka.
- Hamar aulki eta bost mahai jartzea, 83 bozka.
- Farola gehiago jartzea, 66 bozka.
- Mikrobusaren zerbitzua (8:00etatik 13:00etara), 57 bozka.
- Haur jolasen lurra, 53 bozka.
- Baranda ezberdinak jartzea, 48 bozka.
- Altzaten zebra bidea eta piboteak jartzea, 44 bozka.
- Belarrak moztea, 24 bozka.
- Paretak garbitzea, 21 bozka.
- Haurrentzako parkea, 15 bozka.
- Zuhaitzak kimatzea, 11 bozka.
Lanak guztiak, 2014an
Bizilagunen nahia ezagututa, Lezoko Udalak Altamirako auzo-ekipamenduak hobetzeko 50.000 euroak boto gehien jaso dituzten proposamenetara bideratuko ditu. Guztira, bost lan egingo dira: zerrendako lehenengo laurez gain, barandak jarriko dira –zerrendako zazpigarrena–.
“Lehentasunen arabera, bosgarrena mikrobus zerbitzua jartzea zen. Baina aurrekontuz kanpo geratzen da –30.000 €ko aurrekontua du–. Seigarrena haur parkeetako lurra aldatzea zen, baina lan hori haurrentzako bi parkeak berritzeko proiektuan sartzen denez, zazpigarrena burutuko dugu, barandena. Parkeei dagokionez, zaharrak kendu eta berriak jarriko dira”, azaldu du Ainhoa Zabalo alkateak.
Ainhoa Zabaloalkateak aurreratu du lan guztiak 2014an egingo direla.