Iturrin industria gunea izan dute hizpide
Ainhoa ZabaloLezoko alkatea, Eneko Lartige Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzorde-burua eta Leire Beteta Ingurumen teknikaria Rekaldeko bizilagunekin elkartu ziren atzo, Madrilgo Gobernua eta Eusko Jaurlaritza Iturrin industria gunean egitekoak diren proiektuaren harira.
Bizilagunak kezkatuta daude Iturrin industria gunean egitekoak diren tren geltoki Intermodalaren proiektaurekin. Udal ordezkariak birritan bildu dira Eusko Jaurlaritzako teknikariekin, baina momentuz ez omen dago informazio gehiegi. Ainhoa Zabalok adierazi duenez, “aurreproiektu bat ba omen dago eta planoak ikusteko aukera izan dugu”.
Plano horietan ikusitakoaren berri eman zieten Rekaldeko bizilagunei. Azken hauek, bere alde, proiektuaren aurka azaldu dira, eta zenbait ekintza egingo dituztela iragarri eta Udalari laguntza eskatu diote. Lezoko Udala ere ez dator bat egitasmoarekin, eta ahal duen neurrian lagunduko diela iragarri du.