Udalak txakurren jabeek bete beharreko arauak gogorarazi nahi ditu
Bost puntu hauek nabarmendu nahi ditu:
- Jabeek janaria, edaria eta osasun asistentzia emango diete euren txakurrei; eta animalien behar fisiologikoez eta etologikoez (higieneaz/osasunaz) arduratuko dira. Ezarritakoa ez betetzea arau-hauste larria izango da.
- Hiriko bide eta gune publikoetan, bai eraikin kolektiboen gune komunetan, jabeek txakurrak kontrolpean eduki beharko dituzte kate edo uhal bati lotuta —gehienez, 2 metrokoa—. Betebehar hau ez betetzea arau-hauste larria izango da (300€tik 1.500€raino).
- Guztiz debekatuta dago txakurren gorozkia bide eta plaza publikoetan, parkeetan, eta oro har, apaindurarako eta/edo pertsonen pasadizorako den edozein lekutan uztea. Debekuari jaramonik ez egite arau-hauste arina izango da (600€raino).
- Txakurraren jabea izango da animaliak sortzen dituen kalte, galera edo arazoen erantzulea kasu guztietan, esaterako, txakurrak alde egiten dionean edo-eta txakurra galduta dagoenean.
- Jabeak behartuta daude eskumena duen organoak eskatzen dien informazioa ematera.
Arloa edo saila