Bekoerrota Kiroldegian egokituko dira Lezoko hauteskundeetako mahai guztiak

Az, 2023-05-24 13:41

Mendekosteetako atrakzioengatik, Arraitokin aparkatzeko toki gutxiago egongo da.

Igandean, maiatzaren 28an, udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Aurten, Lezon bizi diren bizilagunak Bekoerrota Kiroldegira gerturatu beharko dute bozkatzeko. Bertan, 7 mahai egokituko dira guztira.

Bozkatzeko ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da.

Lezoko Udalak gogorarazi nahi du, aurtengo hauteskundeak Mendekoste jaiekin bat  egiten dutela, hortaz, Arraitokin atrakzioak egongo dira. Hori dela eta, bertan aparkatzeko plaza gutxiago izango direla jakinarazi nahi da; 50 inguru bakarrik.


Hala ere, Lezoko Udala lanean ari da inguruko beste leku batzuetan hainbat aparkaleku egokitzeko egun horretan. Udalaren webgunean emango da horren berri aurrerago.

Hauteskunde egunean, Lezoko Udalaren webgunean Gipuzkoako Foru Aldundiak moldatu duen atal batera esteka bat eskainiko da; bertan, emaitzak denbora errealean kontsultatzeko aukera izango da.

Era berean, eta webgune berean (https://hauteskundeak.gipuzkoa.eus), hautagai zerrendak, hauteskunde egutegia eta datu gehiago jakiteko aukera izango da.

Arloa edo saila