Ezohiko udalbatza egin da aste honetan.
Ezohiko udalbatza deitu zuen Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak, ekainaren 23an.
Bertan, Miguel Angel Sanchezek erretiroa hartu eta kargu uztearen ondotik “legeak hala behartuta” zin egin zion Enrique Figueroa Laboa lezoarrak zinegotzi karguari. EAJ-PNV taldeko zinegotzia da atzotik.
Martiarenak “zorte onena opa dio Figueroari ibilbide berri honetan”.
Arloa edo saila