"Lezo Bonua" laguntzak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko.

Or, 2022-11-25 10:49

Lezoarrek 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€-ko erosketa bonua jasoko dute. Lezoko Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu hiri-ekonomia laguntzeko eta establezimenduei kanpaina berrian parte hartzera dei egin die udalak.

"Bonu-kanpaina honen helburu nagusia tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea da, hurbileko merkataritzaren ezaugarriak nabarmentzeaz gain, horien artean, hurbiltasuna, konfiantza eta zerbitzuaren eta produktuen kalitatea nabarmentzen direlarikAurreko bi kanpainei egindako harrera oso positibotzat jo dute bai herritarrek eta baita parte hartu duten establezimenduek ere", adierazi dute Jose Ángel Sánchez- Lezoko udaleko zinegotziak eta Jesus Mari Martiarena alkateak.

Zer dira eta nola funtzionatzen dute "Lezo Bonuak"?

LEZOARRA IZATEAGATIK

Lezoko Udalak kanpainan parte hartzen duten merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.
Hori dela eta, 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€-ko erosketa bonua jasoko dute lezoarrek. Bonua 5 eurokoa da, 3,5 euroko salmenta-prezioa izango du, eta bonu hartzaileari 5 euroko balioa emango zaio kanpaina honi atxikitako establezimenduen sarean ondasunak eta zerbitzuak erosteko. 

Bonu horiek 2023ko urtarrilaren 6ra arte izango dute balioa.

LEZOKO ESTABLEZIMENDUEI BULTZADA

Aurreko kanpainetan 27 establezimendutan erabili ahal izan ziren bonuak, eta Udalak dei egin die orain arte parte hartu ez duten establezimenduei, haiek ere ekimenean parte har dezaten.

2022 urteko deialdian parte hartu nahi dutenek beranduenez eskabideak eta agiriak Lezoko Udalari aurkeztu beharko dizkiete, erregistro elektronikoaren bidez edota aurrez aurre Lezoko udalaren erregistroan 2022ko abenduaren 2 arte (abenduak 2 barne). 

Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziak laguntza eskainiko du eskabideak izapidetzeko eta aurkezteko eta laguntzak ebazteko. Horretarako, kontsultak 943 49 41 29 telefonoaren bidez edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektroniko honen bidez egin daitezke.

NON JASO BONUAK?

Atxikitako establezimenduetara bonuak helaraziko dira behin beraien eskaera onartutakoan.

Oinarriak hemen daude eskuragarri

Arloa edo saila