LEZOKO 2025EKO AURREKONTUAK: HERRITARREN ONGIZATE EMOZIONALA ETA ARDURAZKO KUDEAKETA ARDATZ

Al, 2024-12-02 13:15

Lezoko Udalak azaroaren 28an burututako osoko bilkuran 2025. urteko udal aurrekontuak onartu zituen, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren zein PSEren abstentzioarekin. Aurrekontu hauek udal finantza-egonkortasuna bermatzeko neurriak barneratzeaz gain, herritarren beharrak asetzeko eta legealdiko bost erronka nagusiei erantzuteko ildo estrategikoak jasotzen dituzte.

Mikel Arruti Lezoko alkateak eta Iker Salaberria zinegoziak  eginiko prentsaurrekoan, 2025. urteko aurrekontuak osatzeko prozesua nolakoa izan den azaldu dute. Pozik agertu dira, Mikel Arrutik azaldu duenez: “Pozik aurrekontuei eman diegun norabideagatik; pozik aurrekontuek jasotako oniritziagatik, babesagatik; eta pozik aurrekontuak osatzeko erabili den moduagatik, egindako lanketagatik”.

Arrutik, aurrekontuak osatzeko eginiko urrats nagusiak azaldu ditu: Udal Gobernuak, herritarren iritzia eta beharrak jasotzeko bilera ugari egin ditu: Altamira, Gaintxurizketa, Pisbe-San Pedro eta Lopenen. Ondotik, azken hamar urteotako aurrekontuen azterketa sakona egin du. 2024. urteko aurrekontuaren urte amaiera bitarteko aurreikuspena egin dute ere. Azkenik, landutako proposamena oposizioko alderdiei aurkeztu, eta ekarpenak egiteko aukera eskaini zieten. Zentzu horretan, udal gobernu taldeak aurrekontuak osatzeko gehiengo osoa izan arren, balioan jarri du gainerako alderdiek egindako ekarpenak aztertu eta adostasunetara iristeko alderdi guztiek izan duten borondatea.

Azken 10 urteotako aurrekontuaren azterketa

Iker Salaberriak aurrekontuak osatzeko testuinguruan egoki koakatzeko beharra azpimarratu du: “Aurrekontuak prestatzeko, azken hamar urteetako atzerabegirakoa egin dugu, gastuen eta sarreren bilakaera ulertzeko”. Azpimarratu du gastuak eta sarrerak modu desorekatuan hazten joan direla azken urteotan. Are gehiago, gastu arrunten eta sarrera arrunten aldea murrizten joan da. Horrek, Uudalak aurrezkirik ez sortzea, eta beraz, inbertsioei ezin aurre egin ahal izatea eragin dezake. Gaur gaurkoz, inbertsioa egin ahal izateko aurreko urteetako aurrezkiak erabili behar izatea, edota kanpo finantzazioa lortzea, beharrezkoa da. Salaberriak azaldu duenez: “Horren guztiaren arrazoi garbietako bat,  izan da, sarreretan, gure eskumenekoak diren zerga ordenantzek igoerarik izan ez izana da. Zerga izozteko joera egon den bitartean, KPI azken 10 urteotan %22 igo da EAEn, eta horrek Udalaren finantza egituran ondorio nabarmena ekarri du: kanpoko finantzazioarekiko gero eta menpekotasun handiagoa dugu”.

Mikel Arruti: "Pozik gaude egindako lanagatik, aurrekontuek jaso duten babesagatik eta herritarrekin partekatu dugun prozesuagatik. Orain, aurrekontu hauetan jasotako konpromisoak errealitate bihurtzeko garaia da".

Finantza-oreka eta inbertsio estrategikoak

 Aurrekontuen diseinuan, Udalaren finantza-egoera zaintzea izan da helburu nagusietako bat. Horretarako, sarrera arruntak handitzeko eta gastuak zorrozteko neurriak hartu dira. Horrela, 365.000 euroko aurrezki garbia aurreikusi da, inbertsio estrategikoetara bideratzeko. Gainera, zerga-ordenantzen eguneratzearekin, udalaren finantza-egonkortasuna indartzea espero dela azpimarratu du Iker Salaberriak.

Ongizate emoziala  garatzeko aurrekontuak

Legegintzaldi planean bost erronka jaso ziren: ongizate emozionala hobetzea, energia eta elikadura burujabetza, herri bizitza areagotzea, Lezo berde eta urdina eraikitzea, eta euskararen erabilera sustatzea.

Bide horretan, ongizate emozionala sustatzeak garrantzia berezia hartuko du 2025. urtean. Erronka horri erantzuteko hainbat proiektu garatzea aurreikusi da. Horren baitan, gainera, desberdinkeria sozialei aurre egitea, behar gehien dutenei edo egoera zaurgarrienean daudenei laguntzea, izango da 2025. urteko udal aurrekontuetan jasotako asmo nagusietako bat. Hona, erronka horri lotuta aurrekontuetan jaso diren proiektu nagusiak:

  HELBURUA
  GUZTIRA
Egoera ekonomiko zaurgarrian daudenentzako laguntzak: Gizarte larrialdiko Laguntzen partidan 25.000e gehiago   125.000€
Kale Hezitzaileen lana indartzea: Ingurune Irekiko programan 40.000€ gehiago   120.000€
Zaintza sistema publiko komunitarioranzko bideari ekin   30.000€
Etorri berrien inklusioa erraztea: harrera-plana egin   18.000€
Gaintxurizketako mugikortasuna hobetu: GI-636 errepidea zeharkatzeko behin-behineko pasarelara iristeko oinezkoentzako bide segurua egin   90.000€
Haurren eta gazteen ongizatea hobetzea. Parkeak eraldatzeko prozesutik ateratako proposamena garatzea (Euskal Herria parkeko jolas eremua estali)

  97.000€

Lezo Euskaragarri Plana garatzea   14.500€
Edukiontzi organikoen irisgarritasuna hobetzea   10.700€
Berdintasun politiketarako %30ko kopuru handitzea   26.000€
Arloa edo saila