Lezoko Udalak gertatutakoa gaitzetsi nahi du.
Asteartetik asteazkenerako goizaldean, Lezoko ikurriña puskatu eta lapurtu egin zuten.
Ez hori bakarrik, udaletxeko atean dauden hainbat lanpara ireki eta bertako bonbilak ere eraman zituzten.
Jesus Mari Martiarena, Lezoko Alkateren esanetan: “gertatutakoa salatu nahi dugu, bandalismo honek ez dauka zentzurik. Zertarako nahi dute ikurriña erraldoi bat? Herriari min handia egiten diote horrelako gertakari eta jarrerek”.
Lezoko Udalak gertatutakoa gaitzetsi egiten du eta herritarrei, mesedez, gizalegez jokatzeko eskatzen die.
Arloa edo saila