Udalak zuhurtziaz jokatzeko eta gure kulturaren sinboloak errespetatzeko deia egin du.
Aurten ere, ekintza bandalikoek Gabonak lausotu dituzte Lezon. Iaz hainbat ezezagunek Olentzeroren panpina eraman zuten herritik paseatzera. Baina atzo goizaldean gertatutakoa askoz okerragoa izan da.
Olentzero lapurtu ondoren, su eman zioten. Panpinaren hondarrak alokairuko 52 zuzkidura-apartamentu eta herriko anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu dira.
Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak, ezin du gertatutakoa sinetsi: “Bigarren urtez jarraian bandalismoa egin dute Olentzerorekin, euskal kulturaren ikurretako batekin. Ekintza hauek irmoki gaitzesten ditugu eta zentzuz eta errespetuz jokatzeko eskatzen dugu.
Lezoko Udalak jakinarazi nahi du herrian eragindako kalte guztiek, kalte sozialaz gain, karga ekonomikoa ere eragiten dietela lezoarrei.