Uhartean sumendi baten erupzioa gertatzen ari da azken egunetan.
Lezoko Udalak babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio La Palmari. Jesus Mari Martiarena Lezoko (Gipuzkoa) alkateak esan duenez, "La Palman oso une gogorra bizitzen ari dira eta 2.000 kilometro baino gehiagora gauden arren, gure babesa eta indar guztia bidali nahi diegu".
Hain zuzen ere, Lezoko alkateak behin baino gehiagotan bisitatu du uharte hori, eta gertutik ezagutu ditu Llanos de Aridaneko alkatea (Maria Noelia Garcia Leal), El Pasoko alkatea (Sergio Javier Rodriguez Fernandez) eta La Palmako Uharteko Kabildoko presidentea (Mariano Hernandez Zapata).
"Sumendiaren erupzioaren eta sortutako hondamendiaren aurrean, gure babes osoa hurbiletik senti dezaten nahi dugu" amaitu du Martiarenak.