Urriak 7ra arte luzatu da argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Og, 2016-09-29 12:48

Jasotako argazki guztien artean, Udalak, 15 aukeratuko ditu eta urriaren 10etik 16ra bitartean lezoarrek APParen bitartez gustukoena aukeratu ahal izango dute. Argazki irabazlea zein izan den urriaren 17an iragarriko da.

Santakrutz jaien harira, Udalak, APP berriaren erabilera sustatzeko xedez, argazki lehiaketa jarri zuen martxan. Ahalik eta parte hartze handiena lortzeko asmoz, argazkiak bidaltzeko epea luzatu du udalak. Hori dela eta, herritarrek urriaren 7ra arte argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Santakrutzak ondoen irudikatzen dituen argazkia sarituko da eta parte hartzeko, APP berriko “Lehiaketa” atalera igo beharko da argazkia. Bertan, parte hartzaileek orain arte igo dituzten argazkiak ere ikus daitezke. Pertsonako argazki bat bakarrik igo ahal izango da.

Jasotako argazki guztien artetik, udalak 15 aukeratuko ditu eta argazki irabazlea lezoarrek hautatuko dute APParen bitartez, urriaren 10etik 16ra bitartean. Beraz, bozka gehien jasotzen dituen argazkiak jasoko du saria. Irabazlea urriaren 17an emango da ezagutzera eta honek bi pertsonentzako asteburuko egonaldia lortuko du Urdaibaiko ostatu batean. 
 

Arloa edo saila