Atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruzko informazio-saioa antolatu du Eusko Jaurlaritzak Donostian asteazkenean. Herritar guztiei zuzenduta eta sarrera librekoa izango da.
Eusko Jaurlaritzako Etorkinen Harrera eta Integraziorako Zuzendaritzak hainbat informazio-saio antolatu ditu Donostian, Gasteizen eta Bilbon, Atzerritarren Ezohiko Erregularizazioari buruzko Dekretua argitaratu berri dela eta.
Donostian egingo den hurrengo informazio-saioa publiko orokorrari zuzenduta egongo da, eta Biltzenen (Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua) zerbitzu juridikoak emango du.
Maiatzaren 6an izango da San Telmo Museoan, 18:00etatik 20:00etara. Herritar guztiei irekitako saioa da, eta ez da beharrezkoa izena ematea. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Informazio guztia Biltzenen webgunean aurki daiteke.