Emakume bat erailda Uharten

Og, 2018-08-30 10:14

Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea Niessen merkataritza-gunean.

Emakume bat erail du senarrak Uharten. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, abuztuak 30, osteguna, egindako deialdiarekin:

- Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!
 

Arloa edo saila