Emakume bat erasotu du gizon batek Trintxerpen. Gertakari hori dela-eta, Oarsoaldeko Udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldeak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa.
Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu emakumeenganako indarkeriaren aurka gaudela. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.
Hori horrela, dei egiten diegu herritarrei, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, egongo diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera, emakumeok askatasunez bizitzeko dugun eskubidearen alde.
Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!