Martxoaren 8ko egitarauaren harira, hilaren 8tik eta 13ra bitartean, ikusgai dago kultura aretoan Gaxuxa elkarteko emakumeek 2000.urtean barrena egindako eskulanen erakusketa. Mota guztietako lanak egin dituzte elkarte horretako kideek lanpara, haur jaio berrientzako arropa, botilak eta kutxetatik hasita, aterkiontzietatik pasatuz eta mesanotxe eder bateraino, Erakusketak bisitaldi bat merezi du. Ordutegia? asteartetik ostiralera arte 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta larunbatean 11.00etatik 13.30ak arte. Ez galdu.
Arloa edo saila