Egitarauaren baitan, Lourdes Iriondoren musika eta ipuinak oinarri hartuta eskainitako ipuin musikatuen ekitaldia eta Anariren kontzertua izan dira azpimarragarrienak.
Udalak eskerrak ematen dizkie egun horren harira antolatutako ekitaldietan parte-hartu duten herritar guztiei, baita antolakuntza lanetan aritu diren talde eta eragile guztiei, egindako lan eta esfortzuagatik.
Joan den astean ekitaldi eta ikuskizun ugari eskaini ziren Lezon, horietako batzuk Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira antolatutakoak.
Indarrez ezer ere ez kanpainaren lelopean, esaterako, zapi gorriak, musukoak eta txapa moreak banatzeaz gain, bi ekitaldi antolatu zituen Udalak herriko hainbat talde eta eragileekin elkarlanean: Lourdes Iriondoren musika eta ipuinak oinarri hartuta eginiko ipuin musikatuen ekitaldia eta Anari artista ospetsu eta ezagunaren kontzertua.
Ekitaldi biak Kuadrillategi, Lezoko Emakumeen taldea, Gaxuxa, Osakidetza, Lezo Institutua, Herri Eskola eta Pasaia-Lezo Lizeoa ikastetxearekin elkarlanean antolatu zituen Udalak eta gaurkoan, horiek izandako arrakasta eta harrera ona azpimarratu eta eskertu ditu. Izan ere, herritarrek aktiboki hartu zuten parte aipatu ekitaldietan eta bi kasuetan, Gezalako aforoa erabat bete zen.
Horri jarraiki, Udalak eskerrak ematen dizkie lezoarrei azaroaren 25eko egitarauaren baitan antolatutako ekintzetan parte-hartzeagatik eta eskerrak ematen dizkie ere, antolakuntza lanetan aritu diren talde eta eragile guztiei (aurrez aipatutakoak) egindako lan eta esfortzuagatik.