Lezoko Udalak herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren diseinua jarri du abian udalerrian. Lan hau datozen hilabeteotan burutuko da, herritar guztientzat zabalik egongo den era parte-hartzailearen bitartez eta MURGIBE aholkularitzaren laguntzarekin.
Horretarako, modu koordinatuan lan egingo da udal-langile, politikari eta herriko eragileekin batera. Horretarako, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta halaber, datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan diren aurrerapenen eta hobetu beharreko gaien berri izateko.
Zenbait talde osatu dira: politikariak, udal teknikariak, euskara, kultura eta kirol arloetako eragileak, emakumeak eta talde feministak, gazteak eta hezkuntzaren arloko eragileak. Gainera, udal langileentzat eta herritarrentzat galdetegiak egin dira.
Emakume eta gizonen berdintasunerako ideiak eta proposamenak emateko galdetegia online dago jada udalaren webgunean eta maiatzaren 31a baino lehen bete behar da.
Bestalde, datorren astean bertan galdetegia lezoar guztien etxeetara helduko. Paper formatuko galdetegiak udaletxean zein kultura aretoan aurkeztu ahalko dira
Laburbilduz, prozesu honetan herritar eta eragileak parte hartzera animatzen ditugu, esparru honetan informazio iturri garrantzitsuak direla deritzogulako