Anima zaitez Habian! Tek Soziala proiektuan parte hartzera

Az, 2018-04-18 14:41

Ekintzaile soziala izan nahi al duzu? Ideia bat duzu eta behar nahiz erronka sozialei erantzuteko dela uste al duzu? Garatzeko elementu bezala teknologia sartzen al du?

Galdera horien guztien erantzuna baiezkoa bada, anima zaitez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Oreka Sailaren laguntzaz Oarsoaldeak sustatzen duen HABIAN! TEK SOZIALA proiektuan parte hartzera.

Joan den apirilaren 12an berrikuntza sozialari buruz hitz egiteko jardunaldia antolatu zen eta Oarsoaldeak Habian! Tek Soziala proiektua abian jarri behar zuela aditzera eman zuen. Aipatu proiektuaren helburua ekintzailetza sozialaren proiektuak sustatzea da, horiek teknologia oinarri bezala badute. Proiektu honen esparruan 10-15 pertsona trebatuko dira, behar sozialak ebazteko teknologia sozialaren proiektuak badituzte. Pertsona horiek “teknologia sozialean ekiten ikasiz” prestakuntza programa egingo dute eta horien artetik bi hautatuko dira bakoitzak bere proiektua 8.000 euroko laguntza ekonomikoaz bultzatzeko. Horrez gain, mentorizazioa eta Habian! Teknologia inkubagailuan egonaldia izango dute.

Kandidaturak aurkezteko epea jada irekia dago eta apirilaren 30ean amaituko da. Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sánchezek, Habian! Tek Soziala proiektuan parte hartzeko gonbita luzatzen die kezka sozialak eta ekintzaileak dituzten pertsona guztiei.

Parte hartu nahi baduzu edota proiektua hurbilagotik ezagutzeko grina baduzu, informazio guztia eskura dago honako helbidean: www.habianteksoziala.net. Bestela, honako telefono zenbakira dei dezakezu: 943494129, baita e-posta bat bidali ere: habianteknologia@oarsoaldea.eus.

Arloa edo saila