Bazkaria irailaren 14an izango da eta izen-ematea abuztuaren 29tik irailaren 9ra bitartean egongo da zabalik
Lezoko Udalak, Santakrutz jaien baitan, jubilatuen bazkaria antolatuko du. 7 urte igaro dira jubilatuen azken bazkaria egin zenetik eta aurten Udalak ohitura hori berreskuratu nahi du. Horrela, herriko jubilatuak elkartu nahi dira haiei ere herriko jaiez gozatzeko aukera eskaintzeko.
Bazkaria irailaren 14an izango da, Santakrutz egunean, Etxeberri jatetxean. Jatetxera joateko autobus zerbitzua eskainiko du Udalak eta hori eguerdiko 14:00etan irtengo da kiroldegitik.
Bazkarian parte hartu nahi duten jubilatuek abuztuaren 29tik irailaren 9ra izango dute izen emateko aukera, hau da; bihartik datorren asteko igandera arte. Izen-ematea Aiton Bordako direktibako bulegoan egin behar da, goizeko 10:00etatik 12:30etara. Bazkarian apuntatu nahi duen orok 10€ jarri behar ditu.