Dagoeneko Udalak edukiontzi berriak jarri ditu eta beste behin errespetua eskatu dute eta gogorarazi dute ekintza horien ondorio eta kostuak herritar guztiengan dutela eragina
Gaur goizean, 6:00etan, hilerriaren eta Plazeta futbol zelaiaren inguruan dauden bi edukiontzi erre dituzte. Dagoeneko ordezkatuak izan dira eta edukiontzi berriak, beraz, jarriak daude jada.
Kasualitatez, duela egun batzuk gauza bera gertatu zen eta ia ordu berean Oiartzunen. Han ere edukiontziak erre zituzten.
Beste behin Udaletik errespetua eskatu dute eta berriz ere gogorarazi dute tankera honetako ekintzek zein ondorio dituzten, izan ere, eragin zuzena dute herritarrengan, beren egunerokotasunean eta poltsikoetan, kostuak guztion artean ordaintzen direlako.
Azkenik, egileei hausnartzeko eskatu diete, esan bezala, beren jarrerek guztion elkarbizitzan eta egunerokotasunean eragiten dutelako.