Gaurtik aurrera, uztailak 28, Gizarte Zerbitzuen bulegoa Donibane kalean egongo da

Ar, 2020-07-28 13:00

Aipatu kaleko 16 zenbakian kokatutako bulego berrian artatuko dira aurrerantzean herritarrak aurretik telefonoz hitzordua hartuta.

Dagoeneko zabaldu ditu ateak Donibaneko kaleko 16 zenbakian Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulego berriak. Udal gobernuak hauteskunde programan jasotakoari jarraiki lokal handiago bat egokitzeko lanak egin ditu Gizarte Zerbitzuen sailak duen espazio premiari erantzuna eman eta gizarte langileek lana egin edota herritarrak artatzeko espazio gehiago izan dezaten.

Gauzak horrela, beraz, gaurtik aurrera (uztailak 28) Donibane kaleko bulego berrian artatuko dira herritarrak, baina COVID-19aren inguruko neurriak mantenduz, aurretik hitzordua hartu beharko da. Harremanetarako kontaktuak, halaber, berdina izaten jarraitzen du: gizartezerbitzuak@lezo.eus posta elektronikoa edota 943 52 10 94 telefonoa.

Amaitzeko, aipatu sailak gaur egun udaletxean duen lekua gainerako udal sailen artean birbanatuko dela adierazi dute Udaletik, betiere, sail bakoitzaren beharren arabera.

Arloa edo saila