Gizarte zerbitzuen saila lokal handiago batera lekualdatuko du Udalak

Az, 2020-06-03 16:20

Uztailetik aurrera Donibane kalean izango du kokaleku berria eta egungo bulegoak gainerako udal sailen artean birbanatuko dira, betiere, bakoitzaren beharren arabera.

Lekualdaketak udal gobernuak hauteskunde programan jasotako konpromisoari erantzuten dio eta helburu du gizarte langileei lanerako edota herritarrak artatzeko espazio handiagoa eta egokiagoa eskaintzea.

Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak bulego berria izango du uztailetik aurrera. Izan ere, udal gobernuak hauteskunde programan jasotakoari jarraiki, eta emandako hitza beteaz, lokal handiago bat egokitzeko lanei ekin die uztailetik aurrera aipatu sailak eta horrenbestez, gizarte langileek bulego handiagoak izan ditzaten.

Bulego berria Donibane kalean kokatuko da eta bertan, langileek espazio gehiago izango dute lana egin zein herritarrak artatzeko. Eta hori da hain zuzen helburu nagusia, Gizarte Zerbitzuen sailak duen espazio premiari erantzuna ematea eta gizarte langileei espazio handiagoa eta egokiagoa eskaintzea.

Era berean, aipatu sailak gaur egun udaletxean duen lekua gainerako udal sailen artean birbanatuko da, sail bakoitzaren beharren arabera betiere.

Esan bezala, Donibane kaleko bulego berriak atontzeko lanak hasiak dira dagoeneko eta horiek uztailean amaitzea aurreikusi da. Ordura arte, baina, herritarrak ohiko bulegoan artatuko dira, hau da, Gurutze Santuaren Plazan kokatutako bulegoan.

 

 

Arloa edo saila