Hau da Inspiraekintzaileak

Al, 2018-11-19 13:33

Inspiraekintzaileak doakoa den jardunaldi eta tailer praktikoen programa bat da, pertsonei ekintzailetzarako pentsamendua inspiratzeko baita barnekintzailetzarena enpresetan ere. Bere helburua ekimen propio edo inspiratzaileekin ekintzailetza-ekimenetan jardun dezatela da

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatzen du programa hau eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntza dugu. Inspiraekintzaileak ekintzaileei eta enpresei laguntzeko metodología berritzaile bat da eta honako lau arloetan landuko da:

Zerbitzu aurreratuak

Ekonomia berdea-ekonomia zirkularra

Industria sortzaileak

Zerbitzuak pertsonei – Zahartzaroa – Silver Economy

Pertsonek  bultzatzen dituzte enpresen aurrerapenak, aukera berriak ikusten dituzte eta hauekin gerta daitekeenaren protagonistak dira. Horregatik, Inspiraekintzailearen helburua espíritu berri bat sortzea da, pertsonen eta enpresen txinparta pizteko eta bere egoera edota besteena aldatu dezaketenaren potentziala ikustarazteko.

Ekimenak eta ideiak dituzten pertsonei  eta enpresei Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die, ideia garatzera ausar daitezen. Eta ekimen propioak ez dituztenei ekiteko edo barnekiteko asmoa badute, inspiratzeko. .

Hasten gara:

Azaroaren 20an hasten da programa eta  Iker Izulainek zuzenduko du, Arbonies & Asociados konpainian estrategia eta berrikuntzari buruzko aholkularia eta ekintzailetza-prozesuetan eskarmentu handiakoa. Don Boscon izango dendoako jardunaldiarekin hasiko da programa eta bertan ekintzailetza eta barnekintzailetza zerbitzu aurreratuen sektorean arituko gara. Zati honi INSPIRAZIOA deitzen diogu.

Ikerrekin batera eskualdeko Skuraeta K35izango dira eta  beraien ibilbidea azalduko dute. Skura kooperatibak neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituakdira. Bestalde, K35 sistema informatikoen kudeaketa eta garapenean lan egiten dute.

Sektore honetara eta eskualdera loturiko ekintzaile hauek inpiratzaileak izango diren esperientziak eta adibidea aurkeztuko digute.

Lehen jardunaldia ondoren eta astebetez hausnarketa egin ahal izan ondoren, tailerra dator, EKINTZA dator. Ekintzailetzari buruzko tailer praktikoa honetan, Ikerren eskutik “ekinez” ekintzailetzaren bidea hasiko dugu, JUMP! proiektuen bizkortze-metodologiaren bidez. Banaka eta taldean ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen ideiak jaso eta aztertuko dira, “ideiak bildu eta gutxieneko bideragarritasuna duen proiektuaren gorputzean landu” aurretiazko jardunaldietan aurkeztutako esperientzietan badute beren oinarria

Eta urtarrilean, martxoan eta maiatzan GEHIAGO

Eta hau izango da lehen dosia. Urtarrilaren 15 eta 22an jardunaldia eta tailerra errepikatuko ditugu, oraingo honetan Ekonomia zirkularrera begiratuko dugu. Martxoko ardatz nagusia sormen industria izango da eta maiatzan, ekintzailetasuna eta barnekintzailetasuna zilar ekonomian landuaz itxiko du jardunaldi eta tailer praktikoen programa hau.

Zer egin behar dut jardunaldietan parte hartzeko?

Oso erraza da. Ikusi programaren weba. www.inspiraekintzaileak.cometa bertan aurkituko duzu proiektuari buruzko informazio guztia eta jardunaldi nahiz tailerretan izena eman dezakezu. Bai jardunaldiak bai tailerrak doakoak dira eta Oarsoaldeatik programa honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu gure eskualdeko inspirazio txinparta piztuko delakoan gaude.

Informazio gehiago:

www.inspiraekintzaileak.com

WhatsApp 943 494 129

komunikazioa@oarsoaldea.eus

Arloa edo saila