Interesdunek egoitza bisitatu dezakete.
Auñamendi kalean kokatuta dagoen Lezoko Eguneko Zentroak menpekotasuna onartuta duten pertsonei zerbitzua eskaintzen die.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 9:30etatik 17:15era. Bertan, hainbat jarduera eskaintzen dira:
- Elikadura: gosaria edo merienda eta bazkaria eskainiko dira, aniztasuna eta kalitatea bermatuz. Dieta bereziak prestatzeko aukera dago.
- Garbitasun pertsonala: erabiltzaile guztiak, gutxienez, astean behin bainatuko dituzte Eguneko Egoitzako langileek eta behar adina aldiz aldatuko dituzte.
- Eskulan-terapia: pertsona bakoitzaren gaitasunaren arabera, hainbat jarduera egingo dira: puntua, pintura, plastilina...
- Buruarentzako ariketak: egunkaria irakurri, idazketa, puzzleak...
- Mantentzeko ariketa fisikoa: nahi duenak errehabilitazio funtzionalerako ariketak egingo ditu.
- Atsedena: erabiltzaile bakoitzak etzaten den besaulki bana izango du siesta egin nahi badu.
- Garraioa: erabiltzaile bakoitza zentroak ezarritako geltokian jasoko da horretarako prestatutako ibilgailuan. Eguna bukatzean, aukera berdina eskainiko zaio etxera bueltatzeko.
Informazio gehiago: Gizarte Zerbitzuetako lan sailean edo Eguneko Zentroan 943346528 telefonoan.
Arloa edo saila