Bihar, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan irekiko da taberna. Nerea Nuñez izango da taberna ustiatzearen arduraduna
Udalak uztailaren erdialdean abiarazi zuen Aiton Borda taberna ustiatzeko esleipen prozesua. Helburua, uda ostean taberna zabaltzea zen eta horrekin beteko da, izan ere, bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditu berriz ere ateak Aiton Borda tabernak.
Aiton Borda tabernaren ustiapenaren ardura Nerea Nuñezek hartu du, gutxienez, urte beterako. Hori betetzean, beste urte bete luzatzeko aukera izango da.
Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude bihar arratsaldeko 18:00etan Aiton Borda tabernaren irekierara hurbiltzera.