Udal bulegoetan telefono bidezko komunikazio zerbitzuan gorabeherak

Og, 2023-11-16 13:56

Lezoko Udalak jakinarazten du telefono zerbitzuan arazo bat dela eta, udalarekin telefono bidezko komunikazioan gorabeherak egon daitezkeela. Arazo horrek Lezoko Udaleko bulego guztiei eragiten die.

Hala ere, udalak gutxiengo zerbitzuak jarri ditu martxan kanpoko telefono deiak jaso ahal izateko eta herritarren arreta zerbitzua bermatzeko: Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa (HAZ), Udaltzaingoa, Alkatetza, Gizarte Zerbitzuetako bulegoa, Musika Eskola eta Liburutegia.

Lezoko Udalak eragozpenak barkatzeko eskatu nahi die herritarrei.