BAKARDAIZTEGIKO ERREKA GARBIKETA MARTXAN

Az, 2024-10-02 09:54

Lezoko udala erreka bazterren garbiketa lanei ekiten ari da aste honetan, Gipuzkoa Foru Aldundiak hondakin sakabanatuen fokoei aurre egiteko ekintzetan diruz lagundutako proiektu baten baitan.

Ingurunea garbi mantentzeko eta elementu kutsagarriak herri paisaiatik kentzeko beste pauso bat eman du Lezoko Udalak.

Gipuzkoako Foru aldundiak diruz laguntzen duen ekimen honen hirugarren saioa da, aurretik, herri-guneko beste bi garbiketa kanpaina egin eta babes hesiak jarri baitira. Hirugarren garbiketa saio hau Ipintza industrialdearen ondoan dagoen Bakardaiztegi errekan egitea erabaki da. Aste osoan zehar garbiketa brigadak bertan izango dira, zer garbitu asko baitago.
 

Arloa edo saila