HONDAKINEN INGURUKO ZERBITZUEN BERRANTOLAKETA

Az, 2024-06-12 12:56

Udalak hondakinen inguruko zerbitzuen berrantolaketa egin du, eta, aurrerantzean, hondakin bulegoan ematen ziren zerbitzuak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) emango dira.

Hemendik aurrera, hondakinen kudeaketaren inguruko herritarren zalantzak, abisuak edota ekarpenak Herritarren Arreta Zerbitzuaren bitartez jasoko dira. Dena den eta lanketa handiagoa behar dituztenetan, dagokien bidetik bideratuko dira, batez ere, hondakinen kudeaketa zerbitzua egokia izan dadin.
 
Hori horrela, hondakinak@lezo.eus helbidea eta 943 52 15 38 telefonoa bertan behera gelditu dira, eta, aurrerantzean, HAZ zerbitzuko harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa izango dira hondakinen gaiaren inguruko ohar, jakinarazpen eta bestelakoak bideratuko dituenak.

Hemendik aurrera erabili beharreko telefono eta helbide elektronikoa hauek dira:

Helbide elektronikoa: info@lezo.eus 
Telefono zenbakia: 943 52 46 50

Arloa edo saila