Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoei buruzko hitzaldia antolatu du datorren ostegunerako, urtarrilaren 26rako
Lezoko Udalak, hitzaldia eskainiko duen Ana Lopez abokatuarekin elkarlanean, indarkeria matxistari aurre egiteko hitzaldia antolatu du emakumeei laguntza eta informazioa eskaintzeko asmoz.
Hitzaldia doakoa eta irekia izango da eta datorren ostegunean, urtarrilaren 26an, izango da, Kultur aretoan arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Hitzaldian indarkeria matxistari aurre egiteko baliabide sozial eta juridikoen berri emango da.
Hizlariak, lehenik eta behin, genero indarkeria kasuak nola antzeman eta biktimek zein baliabide dituzten beren eskura azalduko du. Era berean, salaketa jarri duten eta baita ez duten emakumeek ere zein baliabide judizialetara jo dezaketen argituko du abokatuak.
Halaber, indarkeria jasaten duen emakumeek zer geratzen ari zaien konta dezaten zein ibilbide egin dezaketen ere esplikatuko du, tartean izan ditzaketen oztopoak eta salaketa bat ezartzeak zein ondorio ekar ditzakeen ere azalduz. Bestetik, zein beste bide edota alternatiba jo dezaketen ere adieraziko du, adibidez, bikote banaketa.
Azkenik, Donostiako Emakumeen Etxea zer den eta bertan zer egiten duten ere azalduko du indarkeria matxista jasaten duten emakume askorentzat erreferentziazko zentroa delako.