Auzokonposta guneetako jarraipen-bisita bana egingo du Udalak datorren ostegunean, ekainaren 15ean.
Ikuskaritza 09:30etan Andreonen hasiko da eta ondorengo ibilbidea jarraituko du: Andreone, Aralar, Arretxene, Lopene eta Altamira.
Konpostaren inguruko zalantzaren bat argitu nahi duten herritarrek erabiltzen duten gunera hurbildu daitezke eta ikuskaritza egingo duten konposta-maisuei galdera egin.
Aldez aurretik ere hitzartu daiteke ordua konposta-maisuarekin 628 532 248 telefonoan (Aitor) edo auzokonpostalezo@gmail.com helbidera eposta idatziz.
Arloa edo saila