Basolanak egiteko udalak kontratatutako taldeak bere azken lanak burutzen ari ditu apirilean.
Altzate igerilekuaren inguruan ibili da lanean, bai linea elektrikoaren azpian baita aparkalekuko hesiaren atzealdean. Bi eremu horietan sasi garbiketa eta, batez ere, zabor bilketa lanak egin dira. Guztira 20 hondakin poltsa inguru atera dituzte, hau da, 300 kilo inguru.
Behin lan hauek eginda, udalaren helburua eremua txukun mantentzea izango da, eta horretarako hesia konpontzeko beharra dagoela ikusi da.
Oarsoaldearen laguntzarekin kontratatutako lan talde honek hainbat lan burutu ditu Lezon, lur eremu publikoetan sasi garbiketa, zabor bilketa eta landaketak zehazki. Helburua eremu horien egoera hobetzea izan da, bai zaborra jasoz baita bertako landaretza berreskuratuz.
Apirila bukaeran Altamirako parkean ibiliko dira eremu berdeen mantenu lanak egiten.