San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidrok ingurumen-sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute.
Kanpainaren helburu nagusia, herritarrak plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak bereiztearen garrantziaz kontzientziatzea da, baita paperezko, kartoizko, beirazko ontziak eta hondakin organikoak bereiztearen garrantziaz ere, bakoitza bere banaketa-lerroetan utziz: horia, urdina, berdea eta marroia.
2021eko abenduaren 1ean Errenterian hasi zen, eta kanpaina” 2022ko apirilaren 12ra arte luzatuko da. Denbora tarte horretan, informazio-totemak San Marko Mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietatik igaroko dira. Lezon 4 totem jarri dituzte aste honetan, bi Udaletxe aurrean eta beste bi Karlos Saldise Plazan.