Iberdrolako zerbitzuarekin atzerapen bat egon da.
Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatzeko obrek aurrera jarraitzen badute ere, atzerapen bat izango dute. Apirilean hasitako lan hauek, uztailean zehar amaitzea aurreikusten bazen ere, abuztuan amaituko dira.
URA ur agentziatik jakinarazi dutenez, Iberdrolako zerbitzuarekin atzerapen bat egongo da, konexioa modifikatu egin behar delako. Hortaz, konexio berri hori ezingo da uztaila erdira arte egingo, baimenak eta tramitazio epeak errespetatu egin behar direlako. Hortaz, lanak amaitzeko epea abuztuan aurreikusten da. Inguruko bizilagunei zuzendutako mezua da, aldez aurretik barkamena eskatzeko.
Proiektuaren xedea da Olazar errekan estalduriko ibai-tarte baten sekzio-eskasia konpontzea, ibilgua naturalizatuz, sekzioa aire zabalean hondeatuz eta ibai-tartearen ahalmen hidraulikoa hobetuz; hala nola ibaiaren ingurumena leheneratzea ahal del neurrian.
Lan hauek uholdeak ekiditzea dute helburu eta inguru horretan dauden garajeetako ur-filtrazioak ekiditeko lagungarri izan daitezke. Hortaz, herriarentzat hobekuntza bat suposatuko dute.
Obrak irauten duen bitartean, bertako bizilagunek Algeposan aparkatzeko aukera izango dute baina aldez aurretik baimena eta giltza eskatu beharko dute.