Hurrengo bisitaldia hilaren 29an egingo da eta, argitaratutako azken gomendioak jarraituz, bisitak irauten duen bitartean gunera ez gerturatzeko eskatzen da.
Era berean, etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi dute Udaletik beste behin, betiere, segurtasun eta higiene neurriak mantenduz.
2020rako bisiten egutegia jarraituz, ostegun honetan, hilak 29an, Lezoko konposta guneen jarraipen bisitak egingo dira. Ohi bezala, bisitaldi horiek 9:00etan hasiko dira eta ondorengo ordena jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar eta Arretxene. Lopeneko gunearen berrantolaketa bukatu ondoren, oraingo honetan bertan jarraipen bisita egingo da.
COVID19ak sortutako osasun larrialdi egoera kontutan hartuta, baina, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako azken gomendioak jarraituz, bisitak irauten duen bitartean, erabiltzaileei gunera ez gerturatzeko eskatzen zaie.
Dena den, etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi dute Udaletik, betiere beharrezko segurtasun eta higiene neurriak mantenduz. Horien baitan gune batean 2 erabiltzaile baino gehiago ez elkartzea edota segurtasun distantziak mantentzea gomendatzen da, baita hondakin organikoak konpostagailura sartu ondoren, nahasterako garaian (ohitura izanez gero) musukoa edota eskularruak erabiltzea ere.
Hala eta guztiz ere, COVID19a sortzen duen birusa konpost bidez transmititu daitekeen inolako adierazlerik ez dagoela gogorarazi du Udalak beste behin. Izan ere, konpost guneak ondo zaintzea onuragarria da, konpostagailuek baldintza onetan lor ditzaketen tenperaturak funtzio higieniko argia baitu: birus zein bakteriak desagerraraztea, alegia, kalitatezko konposta lortuz. Horretarako, baina, ahalik eta tenperatura altuenak lortu behar dira.
Horrela, urteko hilabeterik beroenak maiztasun handiagoko bisitak egiteko aprobetxatu dira, tenperatura altuak aprobetxatuz konpostaje prozesua laguntzeko asmoz. Horrela, aurten, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean eta iraila hasieran jarraipen bisitak burutu dira. Udaberri eta udako maiztasun handiagoko bisita hauen ostean, urteko azkenekoak datorren hilak 29an eta abenduan burutuko dira, argitaratutako egutegia jarraituz.
Aurreko bisiten dinamika berdina jarraituz, konpostagailuen azterketaren emaitzen txostena bidaliko zaie erabiltzaileei.
Amaitzeko, Udalak lezoarrak konposta egiten jarraitzera animatu nahi ditu.
Kontaktua
Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, edo familia berriek izena eman nahi izanez gero, udaletxearekin edo aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daiteke: auzokonpostalezo@gmail.com // WhatsApp 647 057 402.