Lezo herri eskolan estazio meteorologiko bat jarri da

Al, 2024-05-20 16:22

Lezoko hezkuntza komunitateak herritar zientzian aktiboki parte hartzeko beste pausu bat eman du, Lezo herri eskolan estazio meteorologiko bat jarriz. SCORE* proiektu europarraren barruan egindako ekimen honek, kostu baxuko sentsoreak erabiltzen ditu, helburutzat datu meteorologikoen bilketan ikaslean inplikatzea izanik, hainbat arlotan aplikatzeko eta aztertzeko.

Instalazio honen helburu nagusia datu meteorologikoek bilketan ikasleen eta herritarren partehartzea sustatzea da. SCORE proiektuaren bidez, ikasleek estazio meteorologikoa tresna moldakor gisa erabili ahal izango dute, 50/50 proiektuarekin, euren interesekin edo beste ekimen batzuekin lerrokatuz. Horri esker, fenomeno meteorologikoei buruz ikasiko dute, herritar zientziako jardueretan parte hartuko dute eta eskuratutako jakintzaren hainbat aplikazio aztertuko dituzte.

Meteorologia-estazioa Europako funtsekin finantzatu da, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Naider aholkularitza enpresak parte hartzen duten SCORE proiektuaren bidez, eta Don Boscoko Elektronika Departamentuari esker instalatu ahal izan da, euren konpromisoa eta lankidetza funtsezkoak izan direlarik ekimen hau aurrera eramateko. Lezo Herri Eskolako ikasleen, Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren parte-hartze aktiboari esker, ekimen hau errealitate bihurtu da.

Lezon hezkuntza zientifikoaren eta herritarren partehartzearen sustapenean urrats garrantzitsua da, hezkuntza komunitateak eta tokiko erakundeek esperientzia-ikaskuntza eta diziplinarteko lankidetza sustatzeko duten konpromisoa azpimarratzen duena.
 

Arloa edo saila