Hurrengo bisita irailaren 2an izango da eta herritarren galderak erantzungo dira bertan.
2021erako bisiten egutegia jarraituz, datorren irailaren 2an, Lezoko konpostaje guneen urteko 6.bisita burutuko da. Ohi bezala, bisitak 09:00etan hasiko dira eta honako hurrenkera jarraituko dute: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutuko iraupena izango dute.
Lezoko Udalak, konpostajea segurua dela azpimarratu nahi du berriz ere. Dena den, prudentzia eskatzen da eta indarrean dauden osasun gomendioak jarraitzeko eskaera egiten da.
Lezoko Udalak herritar guztiak bisita hauetara etortzea gonbidatzen ditu, bertan, herritarren zalantza guztiak erantzungo direlako.
Egutegi edo ordutegian gerta daitekeen edozein aldaketa aldez aurretik jakinaraziko da. Hurrengo bisita urriaren 27an izango da.
Teknikariarekin harremanetan jartzeko bideak ondorengoak dira, posta elektronikoa: auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp bidez (647057402).
Eutsi konpostajeari!