Landaketak egin dira azken asteetan.
Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatzeko obrak amaitu egin dira. Hasiera batean irailerako amaituak egotea aurreikusten bazen eren, atzerapenak izan dira prozesuan zehar.
Proiektuaren xedea izan da Olazar errekan estalduriko ibai-tarte baten sekzio-eskasia konpontzea, ibilgua naturalizatuz.
Eremu honetan zuhaixkak landatu dira multzo txikietan (34 inguru). Landatutakoak erreka bazterreko bertako espezieak dira, besteak beste, elorri zuriak eta beltzak, zuhandorrak, intsusak eta basaerramua. Horretaz gain, errekako ibilguan 72 landare helofito, hau da, uretako landareak, ere landatu dira, hala nola ezpata-belarra eta lirio horia . Horiek espezie malguak dira, eta, kasu batzuetan, haien sustraiek 4 metroko luzera izan dezakete. Higadurak saihesteko baliagarriak izan daitezke. Ez hori bakarrik, eremua naturalizatzeaz gain, paisaia ere erakargarriagoa izango da.
“Malla de coco” izeneko sare bat ere jarri da ibaiko zenbait puntuetan, lurra babestu eta ez higatzeko.
Horrez gain, egurrezko hesi bat ere jarri da errekatik gora (Baratze parkeruntz).
Lan hauek uholdeak ekiditzea dute helburu eta inguru horretan dauden garajeetako ur-filtrazioak ekiditeko lagungarriak izan daitezke. Hortaz, herriarentzat hobekuntza bat suposatuko dute.
Hala ere, bertako bizilagunei barkamena eskatzen die udalak lanek izan dute atzerapenagatik.