Herriko toki edo momentu kuttunen bila Lezoko 2023 urteko egutegia osatzeko

Or, 2022-11-04 17:40

Argazki lehiaketa martxan jarriko da. Epea azaroaren 25a arte.

Lezoko Udalak 2023 urteko egutegia prestatzen ari da. Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatearen hitzetan: “herritarrek bidalitako argazkiekin osatuko dugu aurten ere datorren urteko udal egutegia. Horretarako, herriko toki edo momentu kuttunen irudiak aurkeztu beharko dituzte. Iaz argazki asko eta oso politak jaso genituen eta ekimen polita iruditzen zaigu, urtean zehar irudi hauek gertu izango ditugulako”.

Betebeharreko baldintza guztiak ondorengo webgunean argitaratu dira.

12 finalista egongo dira eta bakoitzaren argazkia hilabeteetako batean agertuko da. Honez gain, irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 200 euroko saria izango du herriko komertzioetan erosketak egiteko. Erosketa horien tiketak Kultura Saileko bulegoan aurkeztu beharko dira. “Herriko komertzioari bultzada bat ematen jarraitu behar dugu” adierazi du Martiarenak.

Argazkiek bete beharreko baldintzak

  • Argazkiak argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkietan, lehenengo edo erdiko planoan, norbait azalduko balitz, pertsona horren baimen esplizitua aurkeztu beharko da, eta egileak izango du erantzukizuna edozein erreklamazioren aurrean.

Argazkiak nola entregatu

  • Lezoko Udaleko webgunean egokitutako atalean.
  • Donibaneko kaleko Kultura sailean: Donibane kalea 2, 08:30etik 13:30era.

Argazkiak 2023ko azaroaren 25a bitartean bidali ahal izango dira.

Aurkeztutako argazki guztiak web orriko aplikazioan azalduko dira.

Argazkiak JPG edo PNG formatuan aurkeztu behar dira, formatu horizontalean / etzanda.  Bestela, Kultura aretoan ere paperean aurkeztu daitezke.

Argazkiak izenburua izan beharko du hura identifikatu ahal izateko eta erreferentzia bat edukitzeko. Argazkia noizkoa den, ikusten denaren deskribapena eta kokapen zehatza jarriko balitz, hobe.

Ezarritako artxibo formatua, euskarria edo tamaina errespetatzen ez duten argazkiak zuzenean baztertuko dira.

Epaimahaia

Epaimahaia argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duten pertsonek osatuko dute, eta hartzen duten erabakia apelaezina izango da.

Irabazleen berri ematea eta egutegien banaketa

Irabazleak, bakoitzari bere sariaren berri eman ondoren, lezo.eus web orrian, sare sozialetan eta komunikabideetan jakinaraziko dira abenduaren 2tik aurrera.

Abenduaren 13tik aurrera aukeratutako 13 argazkiak ikusgai izango dira webgunean eta Kultura Aretoan. Abenduaren 19tik aurrera egingo da egutegien banaketa. Hala ere, ale gehiago egongo dira udal bulegoetan eskuragarri.

Arloa edo saila
Eranskinak
Oinarriak8.97 MB