Kantujira saioa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatetan ospatuko da Kantujira Lezon, musika herrikoia maite dutenek, aspalditik Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestien melodiaz gozatzeko.
Seigarren kantujira, otsailaren 15ean izango da. Eguerdiko 12:30etan, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emango zaio.
Abestuko diren kantak hauek izango dira: Marinelaren Bakardadea, Non Geratzen den Denbora, Xur-Xuri, Txoria-Txori, Euskararen Txantxangorriaren Kanta, Aldapan Gora, Itsasoa Gara, Xalbadorren Heriotzean, Arratsalde Honetan eta Lau Teilatu.
Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, gonbidatua dago. Abestien kopiak: Aiton Bordan, Aizpean eta Musika Eskolan eskuratu daitezke.
Anima zaitezte!