Jaialdia abuztuaren 19tik irailaren 3ra ospatuko da.
Kilometro Lezoko ikuskizunen sarrerak eskuragarri jarri ditu Lezoko Udalak. Abuztuaren 19an hasi eta irailaren 3an amaituko den jaialdi osoa doakoa izango da, baina, gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira.
Gonbidapenak kultur bulegoan, udaleko webgunean edota APP-an eskuragarri daude, ahal den neurrian azken bi aukera hauek lehenetsiz.
Webgunea: https://sarrerak.lezo.eus/kilometro-lezo
Horiek horrela, programazioa ondorengoa izango da:
Abuztuak 19, 20:00 Nuvanut (Myriam Perez)
Abuztuak 20, 20:00 Mikra (Berdinki Zirkua)
Abuztuak 26, 20:00 Akabo (Barsanti Teatroa)
Abuztuak 27, 20:00 Maña (Manolo Alcantara)
Irailak 2: Ay Karmela! (Orratx Antzerki Taldea)
Irailak 3: Musika Taldeen Erakustaldia erraldoia:
16:00 Gotzen, Musika Eskolako Banda
16:20 Ilargi Arrizabalaga
16:40 Caste
17:00 La Basu
18:00 Cliché
18:30 Noa & the Hell Drinkers & friends
19:45 The Fake Cousins
20:15 DJ Rock & roll eta DJ Artie Escolar
20:30 Love 23
20:50 Liher
22:15 DJ Artie Escolar
22:45 La La Love You