Kultura eta sormenaren arloan ekin nahi duten eta teknologia jardueraren ardatz gisa erabiltzea planteatzen duten proiektuei zuzenduta dago programa.
Berpiztu -ZTIM & KSIk prestakuntza intentsibo espezializatua eskainiko du eta 6 proiekturi emango die beka. Laguntza pertsonalizatua izango dute, 3 hilabeteko doako kokapena Habian! Inkubagailuan eta 2.000 eta 3.500 euro arteko ekarpen ekonomikoa.
Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, eskualdeko ekonomia sortzailea bultzatzearen aldeko apustuan eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako BERPIZTU programaren laguntzarekin, BERPIZTU ZTIM & KSI garapen profesionaleko programa abiarazi du.
Programa hau Oarsoaldea komunitate ekintzaile osorako egiten ari den sormen-ekintzailetza dinamizatzeko ekintzen barruan kokatzen da, enpresa berriak bultzatzeko eta gure eskualdeko enpresa-sarea indartzeko helburuarekin.
Habian, ArtisauAuzoa eta Agustinak apustu horren isla dira, ingurune mesedegarria baitu JantziarenZentroa, Zinealdea, Lekuona, Albaola eta Dantzagunearen bitartez.
ZER ESKAINTZEN DU BERPIZTU-ZTIM & KSI PROGRAMAK?
Arazo asko dituzte kulturaren eta sormenaren sektorean lan egin eta hortik bizi nahi duten pertsonek, eta programa honek, bere prestakuntzaren, beken eta proiektuei laguntzearen bidez, arazo horiei erantzun nahi die.
Berpiztu ZTIM & KSI programak orientazioa eskaini nahi die parte hartzen duten pertsonei beren proiektuaz hausnartzeko orduan, haien indarguneak eta ahulguneak aztertuz, tresnak emanez, elkargune bat izanez, sortzen diren zalantzei erantzuna emanez, falta diren trebetasunak hobetuz eta dauzkaten gaitasunak indartuz, balioan jarriaz. Beren proiektuetan aurrera egiten laguntzea, haietaz gozatuz, lankidetza, konpromiso eta komunitate errealeko giroan.
TALENTUA BILATZEA KULTURAREN ETA SORMENAREN SEKTOREAN
Horregatik, kulturaren eta sormenaren sektorean lan egiten duzun edo lan egin nahi duzun pertsona bazara, teknologia ezinbesteko tresna da zure jarduerarako, alta emanda ez zaudena edo sortu berri den proiektu bat daukazuna, ZURETIK BIZI NAHI baduzu, lankidetzan lan egin nahi duzuna, marrazketa, arkitektura, ilustrazio, ikus-entzunezko sektorean…proiektu bat daukazuna, eta, ahal izanez gero, gure eskualdean bizi bazara, BERPIZTU ZTIM&KSI programak lagun zaitzake.
HORRELA IZANGO DA PROZESUA
Lehen prestakuntza-fase trinkoa eta taldekoa egongo da. Berpiztu-ZTIM & KSIk 10-15 emakume eta gizon hautatuko ditu parte hartzen duten pertsona guztien artetik, eta saio eta prestakuntza esperimental desberdinak, kulturaren eta sormenaren sektorean espezializatutako monografikoak, networking-jarduerak sektoreko erreferenteekin eta parte hartzen ari diren pertsonen arteko topaketak egingo ditu, proiektu bakoitzak izan ditzakeen beharrak identifikatzeko.
Proiektu guztietatik 6 hautatuko dira, eta beka bat jasoko dute, beren proiektuan modu pertsonalizatuan lan egiten jarraitzeko.
LEHENENGO BILERA
Datorren irailaren 29an, 10:30ean, tailer bat antolatuko dugu ZTIM & KSI programa zertan datzan xehetasun handiagoz azaltzeko. Anima zaitez eta parte hartu, BERPIZTU ZTIM & KSI programa izan daiteke behar duzun bultzada. Topaketa Oarsoaldea garapen agentziaren Coworking gunean izango da, Astigarraga 2 errepidea, 2. solairua, Oiartzun.
Ezin duzu etorri? Dei iezaguzu 943494129 edo idatz iezaguzu habian@oarsoaldea.eus eta galde iezazkiguzu zalantzak.
ANIMATU PARTE HARTZERA
Jesús Mari Martiarena Oarsoaldeko presidenteak BERPIZTU ZTIM & KSI programan parte hartzera animatu nahi ditu kulturatik eta sormenetik bizi nahi duten pertsona guztiak, baldin eta etorkizun profesionala horrelako proiektuen garapenarekin lotuta izan nahi badute. Zalantzarik gabe, haien parte-hartzea aberasgarria izango da, bai parte hartzen duten pertsonentzat, bai gure eskualdeko enpresa-sarearentzat.
«Ofizioetan, haien balioetan, ematen duten horretan sinesten dugu, eta, horregatik, programa honen bidez, Oarsoaldean kokatutako kultura- eta sormen-sektoreko pertsonek beren ametsa gauza dezaten lagundu nahi dugu».
IZEN-EMATEAK (irailaren 19tik urriaren 14ra).