Bederatzigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik
Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko larunbat batean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.
Bederatzigarren Kantujira, maiatzaren 20an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.
Hilabete honetako Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Itxasoan Urak Haundi, Maitasuna, Aldapeko, Zibilak Esan Naute, Ikusi Mendizaleak, Guretzat, Ituringo Arotza, Euskal Herrian Euskaraz eta Loretxoa (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke).
Anima zaitezte!