ALTAMIRA FESTA GIROAN

Og, 2024-09-05 12:12

Altamira auzoko jaiak asteburu honetan zehar ospatuko dira, jarduera eskaintza zabal eta alaiarekin.

Ostiral honetatik aurrera, hilak 6, eta datorren igandera arte, irailak 8, haur eta helduek Altzateko Auzo Elkarteak antolatutako jai-programaz gozatu ahal izango dute Altamira auzoan. Horretarako diseinatutako ekitaldi eskaintza, jai giroa nagusi izango den hilabete bati hasiera emateko eskaintza paregabea izango da.

Programa, Lezoko Udalak lagundua eta finantzatua, ondorengo jarduerek osatzen dute:

Irailak 6, ostirala

  • 17:00 Apar festa (frontoia)
  • 19:30 Txupinazoa Erraldoi eta buruhandiekin  (Tomas Garbizu kalea)
  • 20:00 Sardina-jana + Gorka ta Mahasti (Altzate A.E.)
  • 23:00 Zezensuzkoa
  • 23:30 Anonimoak eta Ezinezkoa

Irailak 7, larunbata

  • 10:00 Haurrentzako jolasak
  • 13:00 Patata tortilla txapelketa (Altzate A.E.)
  • 15:30 Mus txapelketa
  • 16:00 Umeentzako jolasak (frontoia)
  • 19:30 Txupinazoa erraldoi eta buruhandiekin (Tomas Garbizu kalea)
  • 21:30 Afaria elkartean (70 ', 80', 90 ')
  • 23:30 Kontzertua: DJ Jesus

Irailak 8, igandea

  • 11:00 Meza
  • 12:00 Txupinazoa eta familia-danborrada (hasiera Altzaten)
  • 16:00 Tute txapelketa
  • 19:00 Ping-Pong
  • 19:30 Txokolatada eta zezensuzkoa

SANTAKRUTZAK ERE MARTXAN

Irailaren 13an, larunbata, abiatuko dira ofizialki Santakrutzak alkate txikien pregoia irakurriz, baina irailaren 6ko eta 7ko asteburuan hasiko dira lezoarrak motorrak berotzen herrian antolatutako ekitaldi ezberdinekin.

Mikel Arruti alkateak jaiak euskaldunak, parekideak, jasangarriak eta, batez ere, eraso matxistarik gabekoak izatearen garrantzia azpimarratu du.

Gozatu!
 

Arloa edo saila