XII. ORRIBAKAR LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA

Ar, 2025-12-16 12:17

Lezoko udal liburutegiak antolatutako XII. OrriBakaR literatura lehiaketako sari banaketa ospatu zuten ostiralean, abenduaren 12an.

Andreone Udal Liburutegian egin zuten sari banaketa ostiralean. Bertan izan ziren irabazleak, senide eta lagunak bai eta Mikel Arruti Lezoko alkatea eta Lander Zurutuza Lezoko Udal Liburutegiko arduraduna.

Aurtengo edizioan 281 lan aurkeztu ziren, nabaria da gorakada, izan ere aurreko edizioan baino 90 inguru gehiago izan dira eta 2023an baino 160 gehiago.

Guztira 10 saritu izan ziren, bi kategoria bakoitzean. Bakoitzarentzat 100 €-ko opari txartela izan zen saria, herrian liburuak erosteko. Zorionak guztiei!

XII. OrriBakaR LITERATURA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

A saila (6-7 urtekoak)

  • Bidarte Lekuona Martinez - Kin-kin-kin
  • Adei Irazustabarrena Bravo - Bertsoak

B saila (8-9 urtekoak)

  • June Ganuza Sarasola - Itsasoa
  • Noah Azpiazu Infante - Ahoaren koloreak

D saila (10-11 urtekoak)

  • Unax Zalla Intxaurrandieta - Liburu bat munduaren biran
  • Nahila Peral Aparicio - Azeria gosez amorratua

E saila (12-13 urtekoak)

  • June Rolin Vazquez - Musika kaxa
  • Luka Serrano Sanchez - Lakuaren xuxurlak

F saila (14-15 urtekoak)

  • Udane Emazabel Otaegi - Bakardadea?
  • Maddi Ruiz Perez - Aitona eta zuhaitza
Arloa edo saila