Iribarren

Monumentu mota

Bi familiako baserri haundia, laukizuzen itxurako oina eta eranskinak dauzkana. Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko paraleloa du, ekialderantz.

Harlanduzko eraiketa du. Kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz, harearri harlanduak dauzka eta guztia talutxatuta eta kareztatuta dago.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, hutsarteen ezarreran (bi sarrera, bi balkoi txiki leihoen artean), baserria bi etxebizitzatan banatua dagoela agertzen du.

Gainerako fatxadek ere hutsarteen banaketa erregularra dute.