2019KO URTARRILAK 31

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko urtarrilaren 31n, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bilerara ere etorri da gaizerrendako seigarren gaia hasi eta gero Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Ez dira bilerara etorri Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Igor Cordero de la Fuente (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. 2018ko azaroaren 29an ohiko izaerarekin egindako osoko bilkurako bileraren akta onartzea (2018ID200007).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

2. 2019. urtean udal langileen ordain sariak igotzeko diktamena (2019PE290001).

Estatuaren Sektore Publikoko eremuko ordainsarien alorrean, presazko neurriak onartzen dituen abenduaren 21eko, 24/2018 Errege Lege-Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean 2018-12-27an.

Hain zuzen, Errege Lege-Dekretu horren 3-Bi artikuluak hau xedatu du:

2019. urtean, sektore publikoko langileen ordainsarien igoera globala ez da inola ere izango 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak baino %2,25 handiagoa, konparatutako bi denboraldien homogeneotasunari dagokionez, hala langileei begira, nola antzinatasunari begira.

Aipatutako Errege Lege Dekretuaren 2. kapituluko 3. artikuluan dio, aipatu ELD Tokiko korporazioetan eta bere mende dauden organismoetan aplikagarria dela, eta Lehen Xedapen Gehiagarrian dio ELDa oinarrizkoko aplikaziokoa dela.

Horiek horrela, eta aipatu ELDak erretribuzioei dagokionez udal langileei aplikatzeko asmoz, eta ikusirik Kontuhartzailearen txostena eta 2019/01/24an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez behean heldu dena erabaki du:

BAT: Udal langileen ordainsariak, eta ordainsarietan jasotzen diren kontzeptu guziak %2,25ean igotzea 2019. urteko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018ko abenduaren 31ean indarrean zeuden soldaten aldean.

BI: Aipatu igoerak aplikatzea udal langileen nominetan.

Mikel Arrutik gogoratu du udal kontuhartzaileak batzordean gastu honen inguruan esandakoa, kreditu globaleko partidan diru erresarbatuko zela gastu hau egin ahal izateko.

3. Musika eta dantza ikastetxeetan erabiliko diren lan poltsak modu bateratuan kudeatzeko Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin kudeaketa aginduaren hitzarmena sinatzeko diktamena (2019PE070002).

2008 urtean, Donostia-Oarsoaldea inguruko musika eta dantza espezialitate ezberdinetako irakasleen lehenengo lan poltsa sortu zen.

2011n, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen gai berari buruz; hitzarmen horretan Donostia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Orio, Beasain, Errenteria eta Lezoko udalek parte hartu zuten eta guztientzako zerrenda komunak eta bateratuak kudeatzeko irizpideak zehaztu ziren.

Bi prozesuak baloratu dira eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko (EHME) kide diren hainbat ikastetxek egindako eskaeren ondorioz, bilera batzuk egin dira irakasle-poltsa batzuk osatzeko eta hauek arautuko dituen oinarri eta irizpideak adosteko.

2016an hainbat bilera egin ziren Euskal Herriko Musika Eskolen Eskolen elkartearekin, oinarriak eta irizpideak adosteko aukerak bilatzeko. Hortik prozesu bat sortu zen, eta bertan 26eskolak hartu zuten parte.

Aurreko elkarrizketa eta ikerketa horiek tarteko, aukera ikusi da eskola kopuru handi batekin hitzarmenak egiteko. Kudeaketa errazteko, banan-banan sinatuko dira eskola bakoitzak dituen behar eta ezaugarri guztiei bide emateko beharrezko hitzarmen guziak.

Prozedura honetan parte hartzeko, Musika eta dantza ikastetxetan lan poltsak modu bateratuan kudeatzeko kudeaketa gomendioaren hitzarmena sinatzea beharrezkoa da.

Horiek horrela, Batzorde 2019/01/24an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak ahobatez behean heldu dena erabaki du:

BAT: Kudeaketa gomendioaren hitzarmena sinatzea Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolarekin, musika eta dantza ikastetxeetan erabiliko diren lan poltsak modu bateratuan kudeatzeko.

BI: Alkatea ahalmentzea Lankidetza Hitzarmena sinatzeko.

4. 2018ko aurrekontu aldaketen kontu ematea: transferentziak (2018KO010001).

Alkateak berak onartutako aurrekontu aldaketen kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki bi aldaketa hauena:

  • 2018 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu tranferentziak, 2018KALD-000006-00.
  • 2018 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu tranferentziak, 2018-KALD-000007-00.

Mikel Arrutik galdetu du aldaketako batean zergatik igo den zabor bilketagatik 80.000 €tik 93.000 €tara igotzea, San Marko Mankomunitatean sinatutako hitzarmenean udalak gehienez 80.000 € ordainduko zituela onartu zenean.

Alkateak dio Kontuhartzaileak argituko duela gaia.

5. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea

Udal kontuhartzailearen txostenaren berri eman zaio osoko bilkurari, urtarrilaren 24ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hau da banatutako txostena:

  1. 2018ko 4. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.

6. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

6.1.- Miguel Angel Sanchezek dio Udala egiten ari den obrak ondo doazela, bai igogailua, bai Elias Salaberria kaleko espaloiak eta baita Donibanerako bidegorria. Igogailua laster jarriko dela martxan dio.

Udal baratza inguruan obrak egiten ari direla dio: erreka ingurua txukundu eta zubi berri bat jartzeko.

Angel Portugal zinegotzia sartu da bilkurara. Eta obren inguruan ari direnez galdetu du Elias Salaberria kaleko obrak direla eta hobeto egokitu beharko zituztela oinezkoentzako bitarteko pasabideak, oso gaizki daudela dio. Miguel Angel Sanchezek dio bihar bertan begiratuko duela gaia udal aparejedorearekin batera.

6.2.- Irlentz Ortegak dio Kirol Sailetik ordaintzen ari direla aurtengo dirulaguntzak, bai eskola kirolari dagozkionak bai kirol taldeei banatzen zaizkienak.

Baita ere dio Eusko Jaurlaritzara bi dirulaguntza eskaerak bideratu direla.

Gogoratu du otsailaren 24ean ospatuko dela VI. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa.

6.3.- Alkateak dio udaltzain bat kontratu dela, behin behinean, udaltzainburua jubilatu ondoren haren ordezkapena egiten ari denaren ordezkapena egiteko.

7. Galde-eskeak.

Ez da ez galderarik ez eskaerarik egin.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 19:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432659tik 1432661ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna