2019KO URRIAK 16 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko urriaren 16an, 09:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Laura Muñoz Aguado eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Miren Ormazabal Urkizu, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra eta Axier Irastorza Alustiza (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Ez dira bilerara etorri Irlentz Ortega Ugalde, Ion Pombar Hospitaler (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Azaroaren 10ean egingo diren Hauteskundeetarako hautets mahaietan egongo direnen zozketa (2019ID250003).

2019ko azaroaren 10an egingo diren Estatuko hauteskunde orokorretan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432721 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna