2019KO ABENDUAK 9

Lezon, 2019ko abenduaren 9an, astelehena, goizeko 09:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2019ko azaroaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210017).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.

2. 114 poligonoko atzekoz aurrerako birpartzelatze proiektuaren haserako onarpenerako proposamena (2016H0430002).

AURREKARIAK

Gipuzkoako Arkitektura eta Hirigintzako Batzorde Probintzialak 1965eko apirilaren 2an emandako ebazpenaren bidez, Lezoko Hiri Antolaketako Plan Orokorra onartu zen, zeina Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen xedapenei jarraikiz prestatu eta izapidetu baitzen.

Planak 114. poligonoa mugatu zuen, besteak beste, eta haren hirigintza-araubidea zehaztu. Hain zuzen ere, erreserbako lur gisa —gaur egungo lurzoru urbanizagarriarekin parekagarria— sailkatu zituen poligono horretako lurrak, eta bizitegietarako erabiliko zirela adierazi; horren haritik, Batzordeak argitu zuen epe luzera izango zutela erabilera hori, eta, «oraingoz, nagusiki landa-erabilera izango zutela».

Lege horretan ezarritako irizpideen arabera, eremu horren hirigintza-garapenak Plan Partziala birformulatzea eskatzen zuen.

Gipuzkoako Arkitektura eta Hirigintzako Batzorde Probintzialak 1974ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onartu zen 114. poligonoaren Plan Partziala.

Hirigintzako Batzorde Probintzialak 1976ko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen Lezoko 114. poligonoaren Birpartzelazio Proiektua, eremu beraren Plan Partziala gauzatzeko.

Birpartzelazio Proiektuaren ondoriozko finkak 1979ko otsailaren 28an jaso ziren Jabetza Erregistroan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1987ko maiatzaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen Lezoko Plangintza Arau Subsidiarioen Testu Bategina. Arau horiek lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzen zituzten 114. poligonoko lurrak.

Erabaki hori oso garrantzitsua izan zen, erabat aldatu zuelako 1965eko Plan Orokorraren arabera poligono hark hirigintzan izango zuen erabilera.

Hala, aurretik ezarritako bizitegi-erabilera guztiz desberdin batek ordeztu zuen; hau da, lurzoru urbanizaezinari zegokion landa-erabilerak.

2011ko azaroaren 8an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Lezoko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Testu Bategina onartu zuen, zeina 2011ko abenduaren 23an jarri baitzen indarrean, araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lezoko Hiri Antolaketako Plan Orokorrak berretsi egiten du 114. poligonoan integratutako lurren sailkapena: lurzoru urbanizaezina.

1987ko Arau Subsidiarioak onartu zirenean, indargabetu edo ezeztatu egin zen 1965eko Plan Orokorrak 114. poligonorako ezarritako hirigintza-araubidea.

Gauza bera gertatu zitzaion 1974ko Plan Partzialari, haren helburua Plan Orokorreko hirigintza-araubidea garatzea zen heinean.

Ondorio horiek 1976ko Birpartzelazio Proiektura ere zabaldu ziren, haren helburua Plan Orokorreko eta Plan Partzialeko xedapenak gauzatzea zen heinean.

Hala ere, Birpartzelazio Proiektuak oraindik ere ondorioak ditu testuinguru juridiko-pribatuan; hain zuzen ere, Jabetza Erregistroan, 1979ko otsailaren 28tik ageri baitira bertan Birpartzelazio Proiektuaren ondoriozko finkak, 1965eko Plan Orokorra eta 1974ko Plan Partziala indargabetzeak edo ezeztatzeak ez duelako eraginik izan Erregistroan.

Horrenbestez, errealitate juridiko-pribatu horrek errealitate juridiko-urbanistikoan desagerrarazi diren birpartzelazio-proiektu batean eta hirigintza-araubide batean izan zuen (eta du) jatorria.

JARDUNA ETA HAREN JUSTIFIKAZIOA

Errealitate juridiko-pribatuak 1965eko Plan Orokorrak hasitako, 1974ko Plan Partzialarekin jarraitutako eta Birpartzelazio Proiektuarekin eta hura erregistratzearekin amaitutako hirigintza-prozesuan izan zuenez jatorria, arrazoizkoa eta beharrezkoa da pentsatzea hiru espediente horietako xedapenak indargabetu eta ezeztatu izana testuinguru juridiko-pribatura zabaldu behar dela, eta Jabetza Erregistroan bertan islatu, dagoeneko formalizatuta baitago testuinguru juridiko-publikoan.

Lurzoruari beste sailkapen bat eman zaionez eta garapen-plangintza indargabetu denez, kendu egin behar da birpartzelaziorako oinarria izan zen aurrekontua.

Hori dela eta, Lezoko Udalak egokitzat jotzen du birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektu bat prestatzea, aurreko birpartzelazio-proiektua Erregistroan jaso aurreko egoera berrezartze aldera, gaur egun indarrean dagoen errealitate juridiko-publikora egokitzearren.

Helburu hori lortzeko, justifikatuta egongo litzateke Udalak hirigintzako espedienteari hasiera ematea, Birpartzelazio Proiektuak balioa nola galdu duen esparru juridiko pribatuan isla dadin, eta, bereziki, Jabetza Erregistroan, esparru juridiko-publikoan islatu den bezalaxe.

BIRPARTZELAZIOA ALDERANTZIKATZEKO PROIEKTUAREN EDUKIA

Birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektu bat prestatu da. Haren arabera, 114. poligonoaren birpartzelazio-proiektuan esleitu zirenak dira jatorrizko finkak, zuzkidura-lurzoruak barne. Birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektuaren ondoriozko finkak 114. poligonoaren birpartzelazio-proiektuan bere garaian sartutako jatorrizko finkak dira.

114. poligonoa birpartzelatzearen ondoriozko finken gaineko eskubideen eta kargen titularrek esku hartzeko, titulartasun horien erregistroko ziurtagiriak aurkeztu dira birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektuan, eta orri-bazterreko oharra egin da birpartzelazioa alderantzikatzeko prozesuari hasiera emango zaiola esanez.

Birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektu horretan, 114. poligonoaren birpartzelazio-proiektuaren ondoriozko finketatik sortu direnetara pasatu behar diren titulartasunak aipatzen dira. 114. poligonoa birpartzelatzearen ondoriozko finkek eskuratu dituzten hirugarrenak birpartzelazioa alderantzikatzeko prozesuan integratuko dira, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen Testu Bategineko 27.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua).

1093/1997 Errege Dekretuan ezarritako arauak aplikatu dira (1093/1997 Errege Dekretua, ekainaren 4koa, Hipoteka Legea Egikaritzeko Erregelamenduarekiko Arau Osagarriak onartzen dituena, Hiri Izaerako Ekintzak Jabetza Erregistroan Inskribatzeari dagokionez, jatorrizko finken titulartasun mugatuen eta haien gaineko eskubide eta zergen araubideari buruzkoak). Ondorio horietarako, 114. poligonoa birpartzelatzearen ondoriozko finkak hartuko dira jatorrizko finkatzat, eta birpartzelazioa alderantzikatzeko proiektu honetan esleitzen direnak, berriz, ondoriozko finkatzat.

Birpartzelazioa alderantzikatzeko prozedura onartzeko administrazio-ekintza, administrazio-bidean irmo bihurtu ondoren, Jabetza Erregistroan jaso ahal izango da.

Birpartzelazioa alderantzikatzeko prozesuaren ondoriozko lurren eskualdatzeei Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen Testu Bategineko 23.7 artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie (urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua).

ERAGINDAKO EREMUA

Proiektu honen eraginpeko eremua Lezoko udal-mugartean dago, eta 1987ko Arau Subsidiarioak onartu ziren arte indarrean egon zen Hirigintzako Udal Plangintzaren arabera 114. poligonoa izan zenaren eremu osoa hartzen du.

168.700,00 m²-ko azalera du.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako eremuak lurzoru urbanizaezinarekin eta hiri-lurzoruarekin (HIE 13. Marrukene) egiten du muga iparraldean; lurzoru urbanizaezinarekin eta lurzoru urbanizagarriarekin (HIE 25. Papresa) hegoaldean; lurzoru urbanizaezinarekin eta hiri-lurzoruarekin (HIE 20. Altamira) ekialdean; eta lurzoru urbanizaezinarekin mendebaldean.

IZAPIDETZEA

Kontuan izanda Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 48. artikuluan eta Hirigintza Kudeaketako Erregelamenduan (3288/1978 Errege Dekretuaren bidez onartua), premiazko neurriei buruzko 105/2008 Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Kontuan izanda dokumentu hau izapidetzeko nahitaezko erreferentzia direnak; alegia, 5/2014 Legea, uztailaren 25ekoa, Valentziako Erkidegoko Generalitatearena, Lurraldea, Hirigintza eta Paisaia Antolatzeari buruzkoa, otsailaren 5eko 1/2019 Legearen bidez aldatua (164.4 artikulua), eta 29/2011 Dekretua, 2011ko apirilaren 19koa, Lurraldea eta Hirigintzako Jarduera Antolatzeko Legearen Testu Bategina Betearazteko Jardueraren Erregelamendua onartzen duena (59 bis artikulua).

Espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

LEHENENGOA.- Hasieran onartzea «114. POLIGONOAREN BIRPARTZELAZIOA ALDERANTZIKATZEKO PROIEKTUA».

BIGARRENA.- Erabakia Gipuzkoako Foru Aldundian, prentsan eta Lezoko Udalaren webgunean argitaratzea.

HIRUGARRENA.- Proiektuaren eraginpeko eskubideen jabeei eta titularrei erabakiaren berri ematea, eta 3 hilabeteko entzunaldia eskaintzea, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

LAUGARRENA.- Proiektua jendaurreko informazio-aldian jartzea, 3 hilabetez, argitaratzen denetik aurrera.

3. Abendaño kalea 39-40ean proposatutako tartesolairuaren legeztapena egituraren egonkortasuna justifikatu arte ez onartzeko proposamena (2008H0050013).

1.- SARRERA

2019ko otsailaren 14ean J.C.M.A.k idatziz eskatu zuen 2018H0330005 espedientean eskatutako helbidean dagoen solairuarteak 4 urte baino gehiago dituela ziurtatzeko udaleko teknikari batek eraikina ikuskatzea.

2.- AURREKARIAK

2018ko otsailaren 26ean J.C.M. berak 108 Iturrin industrialdeko Abendaño kaleko 39-40 eraikinean burututako solairuarteak legeztatuta zeudela frogatzen zuen ziurtagiria eskatu zuen.

Erantzun zitzaion, ez zegoela udal artxibategian halako solairuarteak eraiki ahal izateko obra baimenik, eta ondorioz, ezin zirela ziurtagiri horiek igorri.

Bere garaian erantzun zitzaion moduan, aipatu solairuarteak ez daude legeztaturik, gaurdaino ez delako derrigorrean beharko luketen obra baimenik eman. Edozein modutan, solairuarteek 4 urte baino gehiago dituztela ziurtatzeko nahiko litzateke

Sistemas Kaixo S.L. enpresaren jarduera klasifikatuaren espedientearen baitan (2008H0050013) aipatu eraikinean ematen zen jarduera legeztatzeko aurkeztutako dokumentazioaren arabera, 2008ko urriaren 29ko 2114 irteera erregistro zenbakia duen jakinarazpenean honakoa dokumentazio osagarria eskatu zen:

Zuk aurkeztu duzun jarduera espedienteari dagokionez, horretarako lizentzia eskatzen baituzu, honen bidez adierazten dizut horren tramitazioa hasi ahal izateko dokumentazio hau aurkeztu behar duzula:

1.-Proiektuan “pabiloia ez dagoela lurzoru kutsatuan kokaturik adierazten duen udal ziurtagiria” barneratu beharko da.

2.-Proiektuaren suaren kapitulua, aztertu eta erreferentziatu beharko da REAL DECRETO 2267/2004 delakoari.

3.-Baita ere aurkeztu beharko da proiektu soilik eta bisaturik REAL DECRETO 2267/2004 delakoari aztertzen. Proiektu hau tramitatu beharko dutelako Eusko Jaurlaritzaren Industriaren Delegaritzan.

4.-Pabiloian dauden solairu guztiak legeztatu beharko dira, horretarako proiektuak kontenplatu beharko du, kalkulo estrukturalak eta aurrekontua.

Jarraian, 2010eko maiatzaren 3an J.M.M.A.k Sistemas Kaixo enpresaren izenean solairuarteen legeztapena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 915). Horretarako J.M.M.A. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkeztu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2009ko abenduaren 30eko bisatu zigiluarekin, eta gauzatze materialaren aurrekontua 78.415,45 eurotakoa izanik.

3.- TXOSTEN TEKNIKOA

Egindako eskaera erantzuteko ez da ikuskapenik behar, arestian adierazi bezala, aipatu solairuarteak legeztatzeko proiektua 2009koa baita, eta Lezoko Udalean 2010eko maiatzean aurkeztu zenez, argi geratzen delako 4 urte baino gehiago dituela.

Edonola ere, solairuarteak legeztatzeko baimenik eman ez denez, eta zegokion txostenik burutu ez zenez, esan behar da aurkeztutako proiektuan hainbat aipamen egiten direla, garai hartan indarrean zeuden Arau Subsidiarioen inguruan, eta 108 Iturrin eremuaren plan partzialaren inguruan.

1985eko Arau Subsidiarioek 108 poligonoko eraikuntzak zuten forma eta bolumenaren arabera finkatu zituztela dio, argudiatuz horrek aurretik egindako solairuarteak legeztatzen zituela. Edonola ere, hori ez da horrela, obra baimenik edo lizentziarik gabe egindako eraikuntzak edo aldaketak ez zirelako finkatu. Ondorioz, solairuarteak Arau Subsidiarioak onartu baino lehen egin baldin baziren ere, horrek ez lituzke finkatuko. Gainera, 108 Iturrin poligonoko plan partziala bazegoen indarrean solairuarteak eraiki zirenean, plan partzial hori 1966koa baita.

Plan Partzial horrek honakoa dio:

Las plantas bajas tendrán una altura libra mínima de 3,60 metros y las altas de 2,80 metros en los lugares de trabajo.

Ondorioz, proposatzen den solairuarteak 3,20 metro libreko garaiera baino gutxiago baldin baditu behe oinean eta goikoan 2,60 metrotatik hasten den altuera libre aldakorra, baina estalkiko isurialde inklinatuaren punturik baxuenetan 2,1 metro inguruko igarobide librea, ez du Plan Partzialak eskatutakoa betetzen.

Bestalde, egitura bera justifikatu baldin bada ere, justifikazioak ez dira nahikoak, ez dutelako argi eta garbi adierazten eraikuntzaren jatorrizko egiturak solairuarte berriak jasateko adinako egonkortasuna duenik. Hau da, alde batetik, aurretik zeuden zutabeetan oinarritzen dira solairuarte berriak, eta lehenago egon zen jarduera baten erabilera karga proba bezala hartu litekeela adierazten bada ere, proiektua sinatzen duen teknikariak argi eta garbi ziurtatu behar du jatorrizko egitura gai dela solairuarte berriak eusteko. Baina are eta gehiago, ebaketa planoetan ikusten da, jatorrizko zutabeez gain, zuzenean pabiloiaren zoruan oinarritzen diren zutabe berriek ere solairuarte berria eusten dutela. Kontuan izaten badugu zoru horren azpian solairu gehiago daudela, argi eta garbi adierazi beharko da forjatu horrek gainean jarri zaion zama hori eutsi dezakeela.

Zentzu honetan eta udal artxibategian jasota dagoen jatorrizko pabiloien proiektuaren arabera (Signatura 25-01 eta 30-01) solairu horiek duten gehienezko erabilera gainkarga 1.000kg/m² litzateke, horregatik, orain legeztatu nahi diren solairuarte horiek eusteko moduan dagoela ziurtatu beharko da, eta hala balitz, izango duten erabilerarako gehienezko baldintzak zehaztu. Alegia, zeintzuk dira solairuarte berriak eta jatorrizko solairuak guztira jasan dezaketen gehienezko erabilera gainkargak? Horiek finkatzea ezinbestekoa da.

Izan ere, solairuartearen legeztatze proiektuan aurkezten diren gainkarga guztiak batzen baditugu, 925kg/m² lirateke solairuartearenak soilik, eta dagoeneko adierazi den moduan, solairuarena 1.000kg/m² badira, argi dago ezinezkoa litzatekeela solairu horretan 75kg/m²-ko gainkarga batekin aritzea. Karga proba batek, edo ziurtagiri tekniko batek ziurtatu beharko du solairuarte horien egonkortasuna eta gehienezko erabilera baldintzak zeintzuk diren.

Urbanistikoki solairuarteak legeztatzea posible litzateke, 108 poligonoaren Plan Partzialaren interpretazio malgua egingo balitz, eta 3,60 metroko garaiera librearen ordez 3,20 metroko ingurukoa onartuko balitz. Gainontzean, onar liteke baita ere, eraikinaren profila, orografia aldaketa dela eta, behe oinak, lehen solairuak eta bigarren solairuak osatzen dutela, eta solairuartea proposatzen den solairua bigarrena izanik, dagoeneko planta altua litzatekeela, eta gutxieneko altuerak 2,80 metrokoa beharko lukeela.

Azken batean, dagokion txosten juridikoak zehaztu beharko badu ere, arazoa honakoa da, solairuartea duela hainbeste urte burutu ondoren, dagoeneko, legeztatzerik ez balego ere, ezingo genukeela eraitsi arazi. Alegia, ordenazioz kanpo geratuko litzateke, baina erabiltzen jarraituko litzateke. Horregatik, uste da, benetan garrantzia erabilera horri baldintzak ezartzeak izan behar duela.

Espedientea azterturik eta Udal arkitektoak egindako txostena ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Proposatzen den legeztapena ez onartzea harik eta eskuduntza duen teknikariak jatorrizko egiturak egindako solairuarteak eusteko adinako egonkortasuna duela, eta hala balitz, erabilerak izango dituen gehienezko gainkargak zeintzuk izango diren argitzen duen arte.

BI: Interesatuari 2 hilabeteko epea ematea, aurreko puntuan aipatu justifikazioa aurkezteko.

GIZARTE ZERBITZUAK

4. Ingurune irekian Gizarte-Heziketa zerbitzuaren kontrataziorako lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzeko proposamena (2019ID170004).

Lezoko udaleko Ingurune irekiko Gizarte-Heziketa programaren azken lizitazioaren kontratua 2019ko abenduaren 31ean amaituko da. Zerbitzu hau martxan egon da herrian azken urteetan, eta, berari esker, udalak Haurtzaro eta Nerabeen Babesarekiko dauzkan ardurei era egokian aurre egin die.

Balorazio prozesua egin ondoren, zerbitzu honekin jarraitzearen beharra argi ikusi da. Hori dela eta, proposatzen da lehiaketa berria martxan jartzea.

Ingurune irekian Gizarte-Heziketa zerbitzuaren esleipenerako espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ingurune irekian Gizarte-Heziketa zerbitzua kontratatzeko espedientea hastea.

BI: Kontratuaren gastua onartzea: 106.000€+ BEZ (A-969/ A-970/ A-971)

HIRU: Ingurune irekian Gizarte-Heziketa zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

LAU: Lizitazioa osatu bitarte, Gure Amets Gizarte Elkarteari kontratua luzatzea 6 hilabetez baldintza berdinekin.

PERTSONALA

5. Langile batek seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketa luzapena onartzeko proposamena (2019PE040012).

Etxez etxeko langilea den M.M.T.ek, 2019ko azaroaren 22an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa beste urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.M.T.ek egunean 5 ordu eta 15 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 8:30etatik 13:45etara.

Eskaria azterturik, kusirik Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.M.T.ek seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo baldintzetan:

  • Egunean 5 ordu eta 15 minutu lan egingo du.
  • Sarrera eta irteera orduak: 8:30etatik 13:45etara.
  • Iraupena: 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31a bitarte.

    BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

6. Udal departamentu ezberdinetako 2020. urteko lan egutegiak onartzeko proposamena (2019PE060005).

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019/11/25n egindako bilkurak 2020. urteko udal langileen lan egutegi orokorra onartu zuen.

Egutegi orokor horren baitan udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.

Hori dela eta, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2020. urteko lan egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.
  • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioa)
  • Kirol teknikariarena (bulegoetakoa + 93 orduko dedikazioarekin).
  • Udaltzain buruarena (bulegoetako lan egutegia).
  • Liburutegikoa.
  • Eskoletako Mantenuko Langilearena (Herri Eskolako opor garaian disfrutatuko ditu: Gabonak, Aste Santua, Abuztua).
  • Etxez etxeko langileena.

    BI: departamentu buruei akordio honen berri ematea.

7. Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza aseguruaren kontrataziorako Foru Kontratazio Zentralera atxikitzeko proposamena (2019ID490002).

VidaCaixa aseguro etxeak Elkarkidetzaren bitartez, gaur egun Lezoko udaleko langileen eta zinegotzien bizitza eta istripu aurreikuspeneko zerbitzuak ematen ditu.

Foru Kontratazio Zentralak kontratazio espediente hau irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten denez: Bizitza eta istripu aseguruaren estaltzea.

Prozeduran parte hartu ahal izateko beharrezkoa de Foru Kontratazio Zentralak bizitza eta istripu asegurua kontratatzeko irikitako espedienteari atsikitzea.

Espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Foru Kontratazio Zentralak bizitza eta istripu asegurua kontratatzeko irikitako espedienteari atsikitzea Udalaren Osoko bilkurak 2011ko maiatzaren 18an onartutako atxikipen hitzarmenean eta 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuan jasotako arauetan adierazitako baldintzetan: Bizitza eta istripu asegurua

BI: Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde honen ez-beharren datuak egungo aseguru-etxeari edo bitartekariari eskatu eta horiek eskuratzeko, kontratazio espediente berria tramitatu ahal izateko.

HIRU: Konpromisoa hartzea enpresa esleipendun enpresarekin kontratu eratorria esleitzeko, Aldundiak esparru akordioa formalizatu ondoren eta hark adierazitako epean, betiere.

LAU: Baimena ematea alkateari udal honi dagokion kontratu eratorria esleitzeko eta formalizatzeko.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Posta zerbitzua kontratatzeko Gipuzkoako Kontratazio zentralaren esparru akordioren eratorritako kontratua esleitzeko proposamena (2019ID490001).

Diputatuen Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 21eko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako foru diputatuak 2019ko irailaren 6ko foru aginduaren bitartez, GUREAK MARKETING S.L.U. (NIF: B20158218) enpresarekin, 1. sorta eta SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS, S.A. S.M.E. (NIF: 83052407) enpresarekin, 2. sorta “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Lezoko Unibertsitateko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, esparru akordioan oinarritutako kontratua adjudikatzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.

Administrazio honek kontratatu beharko duen posta zerbitzuaren zenbatetsiz, gutxi gorabehera, urteko 20.000 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.

Hori dela eta, 2017ko azaroaren 8ko 9/2017 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 221. artikuluari jarraituz, bidezkoa da 1. sortako eratorritako kontratua GUREAK MARKETING S.L.U. (NIF: B20158218) enpresari adjudikatzea eta 2. sortako eratorritako kontratua SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A. S.M.E. (NIF: A83052407) enpresari adjudikatzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

Ondorioz, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

LEHENENGO.- Adjudikatzea GUREAK MARKETING S.L.U. (NIF: B20158218), enpresari (1. sorta) eta SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A. SME (NIF: A83052407) enpresari (2. sorta), “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioan” oinarritutako kontratua, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BIGARREN.- Kontratuak indarrean sartuko dira 2020ko martxoaren 1etik aurrera.

HIRUGARREN.- Baimentzea eta xedatzea GUREAK MARKETING S.L.U. (NIF: B20158218) eta SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A. SME (NIF: A83052407) enpresen alde, 2020ko ekitaldiari dagokion 20.000 euroko gastua, 92000 programaren kargura.

LAUGARRENA.- Onestea Alkatearen eta GUREAK MARKETING S.L.U. eta SOCIEDAD ESTATAL CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A. SME (NIF: A83052407) enpresen arteko mandatu dokumentua, tratamenduaren eragile gisa jarduten duenean, 2016/679 (UE) Araudiaren 28.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

BOSTGARRENA.- Baimena ematea alkateari udal honi dagokion kontratu eratorria esleitzeko eta formalizatzeko.

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko azaroaren 25az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

10. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Alkateak esan du, gabon festak tarteko, hurrengo Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko urtarrilaren 13an egingo dela eta deialdia urtarrilaren 8an.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1433010tik 1433020ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna